XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Illunabar batean, lanetik atera ta artu du zaku ondar ori bizkarrean, eta tapa-tapa Irun`go Erriko-Etxe aurrera; an bota lurrera eta meriendatzera lasai ederrean.

Beste batean, pelota-partidu bat jokatu zuten, oso polita.

Bat, Romandegi`ko edo Normandia`ko Ramon.

Etxe au Oiartzun`dik Irun`go Landetxe`ra zijoan bide-bazterrean zegoen eta autopista egiteko bota zuten.

Ramon orri Sorgiña deitzen genion.

Noizbait ere, maindirea burutik beera artuta neska gazteak izutzen ibillia omen zan, eta artatik Sorgina izena jarria.

Alde batetik Ramon Sorgiña eta bestetik Aizabe`ko Sebastian.

Aizabe deitzen genion.

Mutil aundia zan.

Sasoi ederra zeukan orduan.

Sorgiña, berriz, urteetan ondo jantzia, txikia zan eta gaiñera errena edo kojua.

Ezkerra zuen bere armarik onena, eta malizi asko berekin.

Beraz, jakinduria indarraren aurka, eta jakinduria gallendu.

Txikiak irabazi.

Era oietako joko edo apostu batzuek egiten ziran iñoiz, merienda edo apariren batzuek jokatuaz.